Mezuak

MATRIKULAK!

Iepe Joxepe! Zer gise? Gaurkuan, heldu den ikasturteko MATRIKULA EPEA MARTXOAREN 21ETIK 25ERA izango dela oroitarazteko idazten datzuegu. Matrikulatzeko beharrezkoak diren dokumentoak: - 2017ko errenta aitorpena, berriki egin dena (ekaina arte aurkezteko aukera). - Haurraren osasun-txartela. - Bankuko zenbaki kontua. Dokumentazioa haur eskolan aurkeztu beharko da. Bertzerik gabe, hementxe espero zaituztegu! Besarkada bat, Baztan Haur Eskola.

Eskermile Ane!

Irudia
Iepele! Ganden launbetian Ane Ablanedokin goiz arras interesgarrie izan ginuen; heziketai zor zaion baloria eta zainketa zein garrantzitsue den baieztatu ginuen. Eskermile Ane eta bertze bat arte!

Oporretatik bueltan!

Egun on irakurle! Oporrak akitu eta ikasturteko azken txanpan sartu berri gara; ez dugu lo hartzeko astirik izango eta denbora probestuz, MAIATZAREN 5ean Ane Ablanedok "Harreman osasuntsuak eta limiteak" solasaldia eskainiko daku. Arizkunenean izango da, goizeko 10:30 - 13:00 arte eta guraso elkartekoak salbu, 5 euroren truke izanen da. Apuntatzeko haur eskolara deitu 948580965 edota korreora idatzi info@eielizondo.com. Interesgarria izango da, ziur! Beraz, animatu!! Baztan Haur Eskola. ¡Egun on lector/a! Se han acabado las vacaciones y hemos entrado en la recta final del curso; no tendremos tiempo de dormirnos y a fín de aprovechar el tiempo, el 5 de MAYO tendremos una charla dirigida por Ane Ablanedo: "Relaciones saludables y limites". Será en Arizkunenea, de 10:30 a 13:00 y excepto los de la Apyma, el precio será de 5 euros. Para apuntarse, llamar a la haur eskola 948580965 o por correo info@eielizondo.com. Seguro que será muy interesante, ¡animaros

TALDE BILERAK / REUNIONES GURPALES

EGUN ON, ona bezain hotza! :) Oroitarazi nahi datzuegu, egun hoketan talde bilerak izango ditugula: 1-2 gelakoak : martxoaren 22an, ortzegune, 16:45etan > "HARREMANAK" . 2-3 gelakoak: martxoaren 26an, astelehena, 17:00etan > "GAI DEN UMEA" . Irekiak izanen dira, beraz hurbil zaitezte eta gozatu! ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------ EGUN ON a tod@s! Os recordamos que estos días tenemos las reuniones grupales: Los medianos : a las 16:45, el jueves, 22 de Marzo > "LAS RELACIONES". Los mayores: a las 17:00, el lunes, 26 de Marzo > "UN NIÑ@ LLENO DE CAPACIDADES". Serán reuniones abiertas, acercaros y disfrutad!

GAUR ATE IREKIAK / HOY PUERTAS ABIERTAS

Egun on denei! Oroitarazten datzuegu gaur atsaldeko 17:00etan ATE IREKIEK izanen tugule eskolan! Denak ongi torriek izanen zate, hurbildu eta zauntu gaitzazu! ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------- Buenos días a todxs! Os recordamos que hoy tendremos la jornada de PUERTAS ABIERTAS en la escuela. Seréis todxs bienvenidxs, acercaros y conocenos!

AURREMATRIKULA eta ATE IREKIAK

Irudia
Egun on politek! Huntekuan martxoaren 1etik 16ra aurrematrikulak izanen direla oroitarazteko idazten datzuegu. Horrekin batian, Otsailak 27en, arratsaldeko 17:00etan ate irekien jardunaldia  izanen dugu. Etorriko zate? Hementxe espero zaituztegu. Ortzilere on denei!!!

Igande hunten, Pirritx Porrotx eta Marimotots Elizondon!

Irudia
Haur eskola irrizalea garela kontuan hartuz, igande hunten Pirritx Porrotx eta Marimototsen BOROBILEAN ikuskizuna Elizondon izanen dugula oroitarazten datzuegu! Otsailak 4, igandea Goizeko 11etan Elizondoko frontoian

Elurretan jostetan!

Irudia
Egun on den-denei! Baztandarrak zatenek jakingo duzuen bezala, ikaragarrizko elurtea izan genuen duela pare bat aste.Naturak eskaintzen dizkigun opari hauek aprobetxatu beharra direla pentsatzen dugunez, txandaka, elurretan eta elurrarekin gozatzeko aukera izan genuen haur eskolan! Ikusi nahi duzue? 

Bueltan gara!

Irudia
Egun on denei, aspaldikoak! Bueltan gara berriz ere. Nahiz eta denboralditxo batean ez duzuen hemendik gure berririk izan, teknologia berrietan murgildu eta hemendik ere, gure onena ematen ahaleginduko gara. Prozesu guztiek denbora behar dutenez, guk ere gure denbora beharko dugu blog-ak eskaintzen dituen aukerekin lan egin eta gustura sentitzeko; beraz, pazientzia. ji ji Datozten egunak kontuan hartuz, Baztan Haur Eskolako hezitzaile talde osoaren izenean, EGUBERRI eta URTE BERRI ON!

PUBLICACIONES

Irudia
                Revista de Octubre de 2013                   Revista de Diciembre de 2013                 Revista de Noviembre de 2014                  Revista de Junio de 2015